Liderraren kontra jokatuko du Oiartzunek ligako azken partida
Ohorezko Erregional Mailako denboraldia ere iritsi da bukaerara. Oiartzunek, bihar jokatuko du ligako azken partida, Anaitasuna liderraren kontra. Partida bihar da, 18:00etan, Karla Lekuona zelaian. Etxean jokatuko dute, beraz, oiartzuarrek. Sailkapena...
Ohorezko Erregional Mailako denboraldia ere iritsi da bukaerara. Oiartzunek, bihar jokatuko du ligako azken partida, Anaitasuna liderraren kontra. Partida bihar da, 18:00etan, Karla Lekuona zelaian. Etxean jokatuko dute, beraz, oiartzuarrek.
Sailkapenari dagokionez, etxekoak laugarren postuan daude, 62 punturekin. Hirugarren postuan Pasaia dago, puntu berdinekin. Pasaiak partida errazagoa du asteburuan, azken den Rotetaren kontra jokatuko baitu.