Herriko sagardoa probatzeko aukera, XIV. aldiz
Bihar arratsaldean herriko sagardogileen uzta dastatzeko aukera izango da Gurutze Santuaren plazan (eguraldiak uzten badu, behinik behin; bestela, Saldisen egingo dute). Hamalaugarren aldia izango da herriko baserrietako sagardoak plazara eramaten dituztela. Tiñelu elkarteak antolatzen du Sagardo Festa. Bertan ari dira lanean Tito Labordeta eta Attona. Azaldu dutenez, hasieran sagardogile komertzialekin aritu ziren hiruzpalau urtez. “Gero konturatu ginen herrian sagardogileak bazeudela”, esan du Labordetak, “eta haiekin hitz egin eta ideia ona iruditu zitzaien”. Eurekin lan egiten duten hamalaugarren urtea da. 720 botila; 50 kilo txorizo 18:00etan hasiko da festa. Txotxa egiteko, txalaparta jo eta agurra egingo dute. Horrez gain, Mañontzi Bertso Eskolako kideak omenduko dituzte, gainera. Guztira 720 botila sagardo egongo dira (sagardogile bakoitzak 80 eramango ditu), eta 50 litroko kupel bat. Txorizoa ez da faltako, 50 kilo banatuko baitituzte. Horiek lortzeko lau euro ordaindu behar dira: edalontzia eta bi pintxotarako txartelak eskura daitezke. Lau kideko epaimahaiak erabakiko du zein den sagardorik onena. Honakoak izango dira sagardogileak: Eguzkitza, Errekalde, Makarrastegi, Olaziregi, Usategieta, Sagarzulo, Saizar, Zukueta eta Zurgiaurre. Tiñelutik Lezora joatera gonbidatu dituzte herritik kanpokoak.
Bihar arratsaldean herriko sagardogileen uzta dastatzeko aukera izango da Gurutze Santuaren plazan (eguraldiak uzten badu, behinik behin; bestela, Saldisen egingo dute). Hamalaugarren aldia izango da herriko baserrietako sagardoak plazara eramaten dituztela.
Tiñelu elkarteak antolatzen du Sagardo Festa. Bertan ari dira lanean Tito Labordeta eta Attona. Azaldu dutenez, hasieran sagardogile komertzialekin aritu ziren hiruzpalau urtez. “Gero konturatu ginen herrian sagardogileak bazeudela”, esan du Labordetak, “eta haiekin hitz egin eta ideia ona iruditu zitzaien”. Eurekin lan egiten duten hamalaugarren urtea da.
720 botila; 50 kilo txorizo
18:00etan hasiko da festa. Txotxa egiteko, txalaparta jo eta agurra egingo dute. Horrez gain, Mañontzi Bertso Eskolako kideak omenduko dituzte, gainera.
Guztira 720 botila sagardo egongo dira (sagardogile bakoitzak 80 eramango ditu), eta 50 litroko kupel bat. Txorizoa ez da faltako, 50 kilo banatuko baitituzte. Horiek lortzeko lau euro ordaindu behar dira: edalontzia eta bi pintxotarako txartelak eskura daitezke.
Lau kideko epaimahaiak erabakiko du zein den sagardorik onena. Honakoak izango dira sagardogileak: Eguzkitza, Errekalde, Makarrastegi, Olaziregi, Usategieta, Sagarzulo, Saizar, Zukueta eta Zurgiaurre. Tiñelutik Lezora joatera gonbidatu dituzte herritik kanpokoak.