Hasi dira Mendekosteak
Zabarre etortzearekin batera hasi dira mendekosteak. Lezoko kaian itsasoratu dira Zabarre eta bere piratak. Ehunka lagunek, haur, gazte eta helduek segizioa osatu dute Gurutze Santurako bidean. Lehenengo, baina, geldialdia egin dute Andreonen. Bertatik...
Zabarre etortzearekin batera hasi dira mendekosteak. Lezoko kaian itsasoratu dira Zabarre eta bere piratak. Ehunka lagunek, haur, gazte eta helduek segizioa osatu dute Gurutze Santurako bidean. Lehenengo, baina, geldialdia egin dute Andreonen. Bertatik altxorra banatu dute lezoarrekin. Kale Nagusian barrena, Atzekoateko iturriaren parean Perutxo topatu dute. Borrokan hasi dira, eta ondoren elkarrekin joan dira Gurutze Santuaren plazara. Bertan ezberdintasunak alde batera utzi dituzte piratek eta soldaduek, eta hil berri den Josu Susperregi lezoarrari lore sorta eskaini diote. Segidan, plazan dantzatu dira, eta udaletxeko balkoira igo dira denak, alkate txikiekin batera. Txupina bota eta Murixkako dantzariek agurra eta ikurrin dantza dantzatu dituzte.
Gaur gauean ez da parrandarik faltako ez alde zaharrean ezta Saldise eta Ibai Ondo inguruan.