Hainbat aldaketa egin dituzte denboraldi berrirako Listorretan
Gaur goizean Listorretan eman dituzte aurtengo denboraldirako egin dituzten aldaketen berri Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, Jon Txasko Trafiko zinegotziak eta Luisma Diez Mantenu zinegotziak. Ekainaren 2an irekiko dute denboraldia, eta urriaren 14ra arte iraungo du. Zurea dena zaindu, Listorreta gune natural babestua lelopean inauguratu dute kanpaina berria, eta hori, hain zuzen, Listorretaren lehenaldiaren eta orainaldiaren arteko “mugarri” bat izatea nahi dute, Ferradasen arabera. Urtero-urtero 30.000 lagunek bisitatzen dute ingurua, eta horrek hainbat arazo sorrarazten ditu, hondakinen aldetik, trafiko aldetik eta zarata aldetik. Horri buelta ematera hartu dituzte neurriak. Hala, aparkalekuak handituko dituzte hogei plaza inguruan. Horrenbestez, 130 plaza inguru izango direla jakinarazi du Txaskok. Mantenu arloan ere hainbat gauza konpondu, berritu eta jarri dituzte. Hondakinak biltzeko edukiontziak jarri dituzte, birziklatzeko: paperarentzat, plastikoarentzat eta beirarentzat. Areka guztiak garbitu dituzte ere, eta baita parkea inguratzen dituzten hesi guztiak konpondu ere. Horrez gain, parrilletan geratutako ikatzaren hondakinak ere kendu dituzte, eta mahaiak ere berritu dituzte. Batzuk falta direla zehaztu du Diezek, baina, ekainaren 1era prest izango dituztela. Zabor ahalik eta gutxien sortzeko, gainera, tabernan ere berrerabili daitezkeen edalontzi, plater eta mahai tresnak erabiliko dituztela gaineratu du. Batik bat hondakinen arloan zentratu dira, eta herritarrei edukiontzietan botatzeko eta banatzeko eskatu diete, Listorretak eduki [...]
Gaur goizean Listorretan eman dituzte aurtengo denboraldirako egin dituzten aldaketen berri Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, Jon Txasko Trafiko zinegotziak eta Luisma Diez Mantenu zinegotziak. Ekainaren 2an irekiko dute denboraldia, eta urriaren 14ra arte iraungo du.
Zurea dena zaindu, Listorreta gune natural babestua lelopean inauguratu dute kanpaina berria, eta hori, hain zuzen, Listorretaren lehenaldiaren eta orainaldiaren arteko “mugarri” bat izatea nahi dute, Ferradasen arabera. Urtero-urtero 30.000 lagunek bisitatzen dute ingurua, eta horrek hainbat arazo sorrarazten ditu, hondakinen aldetik, trafiko aldetik eta zarata aldetik.
Horri buelta ematera hartu dituzte neurriak. Hala, aparkalekuak handituko dituzte hogei plaza inguruan. Horrenbestez, 130 plaza inguru izango direla jakinarazi du Txaskok.
Mantenu arloan ere hainbat gauza konpondu, berritu eta jarri dituzte. Hondakinak biltzeko edukiontziak jarri dituzte, birziklatzeko: paperarentzat, plastikoarentzat eta beirarentzat. Areka guztiak garbitu dituzte ere, eta baita parkea inguratzen dituzten hesi guztiak konpondu ere. Horrez gain, parrilletan geratutako ikatzaren hondakinak ere kendu dituzte, eta mahaiak ere berritu dituzte. Batzuk falta direla zehaztu du Diezek, baina, ekainaren 1era prest izango dituztela. Zabor ahalik eta gutxien sortzeko, gainera, tabernan ere berrerabili daitezkeen edalontzi, plater eta mahai tresnak erabiliko dituztela gaineratu du.
Batik bat hondakinen arloan zentratu dira, eta herritarrei edukiontzietan botatzeko eta banatzeko eskatu diete, Listorretak eduki duen “irudi txarra” berriro ez errepikatzeko.