Euskal ezkontza, dantzazaleen eskutik
Euskal Dantzazaleek 1880ko euskal ezkontza bat irudikatuko dute bihar, egun osoan zehar. 12:30ean hitzordua jarri dute plazan. Bertatik Andreonera joango dira, eta han gurdia hartuko dute: garaiko altzariz eta objektuz bete, eta trikitilariek lagunduta, herrian zehar ibiliko dira. Ondoren, bazkaria egingo dute Karlos Saldise plazan, 14:30etik aurrera. Bazkariak 16 euro balio ditu helduentzat, eta hamar haurrentzat. Bertara baserritarrez jantzita joan behar dela adierazi dute Euskal Dantzazaleek. Hainbat dantza Aste honetan zehar euskal ezkontzako dantzak prestatzen aritu dira. Goizean Tafallako jota, mutxikoak, arin-arina eta fandangoa dantzatuko dituzte. Arratsaldean, berriz, Larrain dantza, Sagardo Festan. Irungo eta Donostiako dantzariak eurekin egongo dira.
Euskal Dantzazaleek 1880ko euskal ezkontza bat irudikatuko dute bihar, egun osoan zehar. 12:30ean hitzordua jarri dute plazan. Bertatik Andreonera joango dira, eta han gurdia hartuko dute: garaiko altzariz eta objektuz bete, eta trikitilariek lagunduta, herrian zehar ibiliko dira. Ondoren, bazkaria egingo dute Karlos Saldise plazan, 14:30etik aurrera. Bazkariak 16 euro balio ditu helduentzat, eta hamar haurrentzat.
Bertara baserritarrez jantzita joan behar dela adierazi dute Euskal Dantzazaleek.
Hainbat dantza
Aste honetan zehar euskal ezkontzako dantzak prestatzen aritu dira. Goizean Tafallako jota, mutxikoak, arin-arina eta fandangoa dantzatuko dituzte. Arratsaldean, berriz, Larrain dantza, Sagardo Festan. Irungo eta Donostiako dantzariak eurekin egongo dira.