Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketa antolatu dute
Merkataritza eta Turismo Sailak Hondarribiko Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketa antolatu du. Azoka ekainaren 9an eta 10ean egingo dute, eta lanak entregatzeko epea uztailaren 3an bukatuko da. Erdi Aroko Azoka Hondarribiko Gune Historikoan egingo dut...
Merkataritza eta Turismo Sailak Hondarribiko Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketa antolatu du. Azoka ekainaren 9an eta 10ean egingo dute, eta lanak entregatzeko epea uztailaren 3an bukatuko da.
Erdi Aroko Azoka Hondarribiko Gune Historikoan egingo dute eta partaide bakoitzak saritu edota argitaratu gabeko lau argazki aurkez ditzake gehienez. Lehen hiru sarituentzat, 500, 400 eta 300 euroko sariak banatuko dituzte.
Uztailaren 3a, azken eguna
Koloretan edo zuri-beltzean izan daitezke argazkiak, eta neurria 20×30 zentimetrokoa izan behar du, markorik eta euskarririk gabe. Lanaren atzealdean izen bat idatzi behar da eta horrekin batera, kartazal itxi baten kanpoaldean, aurkeztutako lanean edo lanetan idatzitako izen berbera. Kartazalaren barruan, argazkiekin batera, beste gutun-azal bat jarri behar da, eta bere barnean egilearen izen-abizenak, helbidea, NAren fotokopia eta telefono zenbakia.

