Dejaburen “Gure bide galduak”, igandean, udaletxean
Antzerki Asteak aurrera jarraitzen du, eta bihar eta etzi ere izango dira ekimenak. Bihar, gaztetxoentzako antzerki topaketa izango da: Sudurpunti taldearen Baserrian galdurik, eta Hortzakaren Eguzkilore, 11:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ondoren,...
Antzerki Asteak aurrera jarraitzen du, eta bihar eta etzi ere izango dira ekimenak. Bihar, gaztetxoentzako antzerki topaketa izango da: Sudurpunti taldearen Baserrian galdurik, eta Hortzakaren Eguzkilore, 11:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ondoren, aktoreekin solasaldia izango da.
Etzi, berriz, Dejaburen Gure bide galduak lana ikusteko aukera izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Sarrerak salgai daude Amaxkarren, Garmendi txokolategian eta Gazte Informazio Bulegoan, hiru euroan.

