Bosgarren edukiontzia ezartzeko eskatuko du PSE-EEk
Datorren asteko udalbatzarrari begira, Errenteriako PSE-EEk mozio bat aurkeztuko du Hiri Hondakinen Kudeaketa Plana eta bosgarren edukiontzia ezartzeko, hori “Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak biltzeko hitzarmena ez berritzearen harira”, a...
Datorren asteko udalbatzarrari begira, Errenteriako PSE-EEk mozio bat aurkeztuko du Hiri Hondakinen Kudeaketa Plana eta bosgarren edukiontzia ezartzeko, hori “Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak biltzeko hitzarmena ez berritzearen harira”, aurkeztuko duela azaldu du, “Gipuzkoako Foru Aldundiak ez duelako bete”.
Horrez gain, Bilduk eta Ezker Anitzak laikotasunaren alde aurkeztutako mozioan zuzenketa bat eskatuko du, hileta zibilak arautzeko ordenantza bat proposatuz eta baita eliza katolikoak eta beste erlijioek dituzten abantaila fiskalak berriro aztertzeko.
Azkenik, Bilduk proposatutako Berdintasunaren Europako Gutunari batzeko mozioan beste zuzenketa bat aurkeztuko du PSE-EEk: konpromiso horiek sortzen duten gastuak jakiteko aurretik txosten ekonomiko bat egiteko.