Alex Agirretxe laugarren Espainiako Triatloi Kopan
Joan den asteburuan Espainiako Triatloi Kopa jokatu zuten Madrilen, eta bertan parte hartu zuen Alex Agirretxe errenteriarrak. Laugarren tokian geratu zen. Triatleta indartsuen kontra lehiatu behar izan zuen Agirretxek, besteak beste, Miquel Blanchart ...
Joan den asteburuan Espainiako Triatloi Kopa jokatu zuten Madrilen, eta bertan parte hartu zuen Alex Agirretxe errenteriarrak. Laugarren tokian geratu zen. Triatleta indartsuen kontra lehiatu behar izan zuen Agirretxek, besteak beste, Miquel Blanchart Europako txapelduna, Marcel Zamora Nizako Ironmana bost aldiz irabazi zuena, Ramon Amatriain ibilbide luzeko Espainiako txapelduna.
Bosgarren postuan zegoen 500 metrora, baina indarrak atera zituen azken metroetan laugarren iristea lortu zuen.