Agustin Sarasola jardunaldiak, herri komunikazioa lantzeko
Mikelazulo Kultur Elkarteak, Herri Biziak, Zintzilik Irratiak eta OARSO BIDASOKO HITZA-k antolatuta, ZNN (Zer-Nori-Nork) Agustin Sarasola jardunaldiak egingo dituzte gaur eta bihar. Herri komunikabideen gainean ariko dira jardunaldi horietan, eta bid...
Mikelazulo Kultur Elkarteak, Herri Biziak, Zintzilik Irratiak eta OARSO BIDASOKO HITZA-k antolatuta, ZNN (Zer-Nori-Nork) Agustin Sarasola jardunaldiak egingo dituzte gaur eta bihar. Herri komunikabideen gainean ariko dira jardunaldi horietan, eta bide batez, Zintzilik Irratiko esatari zen Agustin Sarasola omenduko dute antolatzaileek.
Espaloietan hitza ekimenarekin hasiko dira jardunaldiak, gaur, 19:00etan. Oholtza txikia eta mikrofonoa jarriko dituzte Herriko Plazan, eta ordubetez, nahi duen orok, hitza hartzerik izango du. “Herritarren arteko komunikazioa irudikatuko duen ekitaldia izan nahi du”, zehaztu dute antolatzaileek.
Bihar, gosari-solasaldia
Biharko, berriz, gosari-solasaldia antolatu dute jardunaldien barruan, eta Komunikabideak herrigintzan izenburupean, gai horren gainean ariko dira Zintzilik Irratia, Herri Bizia, GuifiEH eta Oarso Bidasoko Hitza- ko kideak Mikelazulo Kultur Elkartean, 11:00etatik aurrera.
Arratsaldean, berriz, irratigintza tailerra antolatu dute. Zintzilik Irratian bertan egingo dute, 17:00etatik aurrera.
Antolatzaileek jardunaldietanparte hartzera deitu dituzte herritar guztiak.