AHTren kontrako borrokaren dokumentala, gaur Txerrimuñon
Abiadura Handiko Trenaren (AHTren) kontrako borroka izango da protagonista gaur arratsaldean Txerrimuño etxe okupatuan. Italiako esperientzia jasotzen duen Fratelli del TAV (AHTren Anaiak, zentzu mafiosoan) dokumentala ikusteko aukera izango da 19:30e...
Abiadura Handiko Trenaren (AHTren) kontrako borroka izango da protagonista gaur arratsaldean Txerrimuño etxe okupatuan. Italiako esperientzia jasotzen duen Fratelli del TAV (AHTren Anaiak, zentzu mafiosoan) dokumentala ikusteko aukera izango da 19:30etik aurrera.
Manolo Luppichinik eta Claudio Metallok zuzendu dute dokumentala. Zehazki, Piamonte eskualdeko Val di Susa bailarako borroka azaltzen dute filmean. Italia osoan erresistentzia gehienetakoa azaldu duen eremua da bertakoa. Trenaren albo bateko eraginak agertzen dituzte bertan, baita ere.
Horrez gain, AHTren kontrako bi borrokaldiren gaineko egoeraren berri emango dute arratsaldeko ekitaldian.