Oreretako hitzaldira joateko deia egin du ezker abertzaleak
Proposamen sozioekonomikoan beste eredu baten aldeko apustua egin dute Aralar, Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta ezker abertzaleak: “Eredu hau bururaino eramateko Euskal Herriaren burujabetza ezinbestekoa da, gaur egungo instituzioetatik harago ...
Proposamen sozioekonomikoan beste eredu baten aldeko apustua egin dute Aralar, Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta ezker abertzaleak: “Eredu hau bururaino eramateko Euskal Herriaren burujabetza ezinbestekoa da, gaur egungo instituzioetatik harago independentzia politiko eta instituzionalaren aldeko apustua egiten dugu”.
Proposamen horren aurkezpena egingo dute bihar Errenteria-Oreretako Reina aretoan, 19:00tan. Oiartzungo ezker abertzaleak bertan parte hartzeko deia luzatu die oiartzuarrei.