Oiartzungo Argazki Artxiboa, sarean
1897tik 2002 urte arteko 1.359 argazki jarri dituzte Interneten, «digitalizatuta, edonoren eskura» Oiartzungo Argazki Artxiboa sarean kontsulta daiteke joan den astetik. Artxiboa osatzen duten 1.359 argazkiak sarean daude, udalak nabarmendu duenez, «digitalizatuta, edonoren eskura». Bilatzaile «sinple» baten bidez, erabiltzaileek 1897tik 2002 urteen artean ateratako argazkiak erraz bila ditzakete. Hiru urteko lana Oiartzungo Udala 2009an hasi zen Oiartzungo Argazki Artxiboa osatzeko lanean, «herriko txokoen, ospakizunen eta herritarren historia grafikoa osatzeko asmoz». Artxiboa osatzeko hiru urte inguruko lan hori Iñaki Arbelaitz eta Eneko Salaberria oiartzuarrek egin dute. Horrez gain, euren argazkiak utzi dituzten elkarte eta norbanakoei eskerrak eman dizkie udalak: «Euren eskuzabaltasunik gabe ezinezkoa izango baitzitekeen argazki artxibo aberats hau osatzea».
1897tik 2002 urte arteko 1.359 argazki jarri dituzte Interneten, «digitalizatuta, edonoren eskura»
Oiartzungo Argazki Artxiboa sarean kontsulta daiteke joan den astetik. Artxiboa osatzen duten 1.359 argazkiak sarean daude, udalak nabarmendu duenez, «digitalizatuta, edonoren eskura».
Bilatzaile «sinple» baten bidez, erabiltzaileek 1897tik 2002 urteen artean ateratako argazkiak erraz bila ditzakete.
Hiru urteko lana
Oiartzungo Udala 2009an hasi zen Oiartzungo Argazki Artxiboa osatzeko lanean, «herriko txokoen, ospakizunen eta herritarren historia grafikoa osatzeko asmoz». Artxiboa osatzeko hiru urte inguruko lan hori Iñaki Arbelaitz eta Eneko Salaberria oiartzuarrek egin dute.
Horrez gain, euren argazkiak utzi dituzten elkarte eta norbanakoei eskerrak eman dizkie udalak: «Euren eskuzabaltasunik gabe ezinezkoa izango baitzitekeen argazki artxibo aberats hau osatzea».