Ibargainen ikasturte bukaerako kontzertuak
2011-2012 ikasturtea bukaerara iristen ari da, eta urtero bezala, ikasturte bukaerako kontzertuak antolatu ditu Ibargain Musika Eskolak, herritarrei urtean zehar egindako lana erakusteko. Bihar, bi kontzertu emango dituzte Ibargaingo ikasleek, 15:15ean...
2011-2012 ikasturtea bukaerara iristen ari da, eta urtero bezala, ikasturte bukaerako kontzertuak antolatu ditu Ibargain Musika Eskolak, herritarrei urtean zehar egindako lana erakusteko. Bihar, bi kontzertu emango dituzte Ibargaingo ikasleek, 15:15ean eta 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. Etzi, ordu eta toki berean, beste bi emanaldi emango dituzte. Larunbatean, berriz, kontzertu jaialdia egingo dute, 19:00etan, Elorsoron. Herritarrei emanaldietara agertzeko eta musikaz gozatzeko deia egin diete.

