Espainiako Gazte Mailako txapelduna izan da Ama Guadalupekoa judo taldea
Ama Guadalupekoa izan da Espainiako Gazte Mailako Judo Txapelketako talde onena. Madrilen hamalau puntu lortu zituzten Hondarribiakoek guztira. Brunete taldea (Madril) izan ziren bigarrena, bi puntu gutxiagorekin, eta Extremadurako Estudio Motriz hirugarrena, sei puntu gutxiagorekin. Aritz Sagarzazu, Iker Otegi, Esteban Martinez, Mario Garrido, Asier Bargallo, Xabier Eizagirre, eta Shalva Kalabegashvilik osatu zuten Ama Guadalupekoaren taldea. Emakumeak, seigarren Emakumeen Lehen Mailako hirugarren jardunaldia ere jokatu zuten asteburuan. Min hartutakoak eta Espainiako selekzioarekin zeuden taldekideak kontuan hartuta, lau lehiakiderekin soilik borrokatu ziren hondarribiarrak, eta seigarren sailkatu ziren. Datorren asteburuan jokatuko dituzte finalak. Gizon seniorrak, aldiz, Bigarren Mailara igotzeko lehian dabiltza, eta larunbatean Madrilen pauso garrantzitsua eman zuten. Borrokaldi guztiak irabazi zituzten, eta larunbatean jokatuko dute finala Madrilen bertan.
Ama Guadalupekoa izan da Espainiako Gazte Mailako Judo Txapelketako talde onena. Madrilen hamalau puntu lortu zituzten Hondarribiakoek guztira. Brunete taldea (Madril) izan ziren bigarrena, bi puntu gutxiagorekin, eta Extremadurako Estudio Motriz hirugarrena, sei puntu gutxiagorekin. Aritz Sagarzazu, Iker Otegi, Esteban Martinez, Mario Garrido, Asier Bargallo, Xabier Eizagirre, eta Shalva Kalabegashvilik osatu zuten Ama Guadalupekoaren taldea.
Emakumeak, seigarren
Emakumeen Lehen Mailako hirugarren jardunaldia ere jokatu zuten asteburuan. Min hartutakoak eta Espainiako selekzioarekin zeuden taldekideak kontuan hartuta, lau lehiakiderekin soilik borrokatu ziren hondarribiarrak, eta seigarren sailkatu ziren. Datorren asteburuan jokatuko dituzte finalak.
Gizon seniorrak, aldiz, Bigarren Mailara igotzeko lehian dabiltza, eta larunbatean Madrilen pauso garrantzitsua eman zuten. Borrokaldi guztiak irabazi zituzten, eta larunbatean jokatuko dute finala Madrilen bertan.