Energia nuklearrari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Eguzkik
Datorren astean energia nuklearrari buruzko jardunaldiak izango dira Errenteria-Oreretan Oarsoldeko Eguzki talde ekologistak antolatuta. Astelehenean erakusketa zabalduko dute Xenpelar Etxean, asteartean mozioa aurkeztuko dute udalbatzarrean, eta ekain...
Datorren astean energia nuklearrari buruzko jardunaldiak izango dira Errenteria-Oreretan Oarsoldeko Eguzki talde ekologistak antolatuta. Astelehenean erakusketa zabalduko dute Xenpelar Etxean, asteartean mozioa aurkeztuko dute udalbatzarrean, eta ekainaren 7an, berriz, La Zona filma proiektatuko dute Errenteria Hiria Kulturgunean.
Bide batez, Eguzkik Garoña zentral nuklearra ixteko eskatu du: “Aktibitatearen arriskuez gain, oso zaharkituta dagoelako, eta energia beharrak beste iturrietatik” lor daitezkeelako. Gaineratu duenez, zentral nuklearra babesten dutenek “etekin ekonomikoa baizik” ez dute bilatzen, “gizarte, material edo ingurumen mailan sor ditzaken kalteetan erreparatu gabe”. Eguzkiren arabera, ezin da onartu enpresen interes ekonomikoak gizartearen interesen gainetik hobestea”.