Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

“Diru gutxirekin ere jaietan ondo pasatu daitekeelako”

Jai herrikoi eta parte hartzaileak egitea. Hori izan da aurtengo mendekosteak prestatzen aritu direnen helburua. Izan ere, egoera ekonomikoa dela eta, aurrekontua aurreko ekitaldietan baino murritzagoa da, eta herriko elkarteek zein norbanakoek buruari eragin behar izan diote. Hori guztia egin dute jaiak ez galtzeko, kolokan egon direla onartu baitu udalak. Atzo egin zuen Lezoko Udalak jai egitarauaren aurkezpena. Lehenik eta behin, egitaraua lantzen aritu diren elkarteak eta norbanakoak zoriondu zituen Ainhoa Zabalo alkateak: “Aurten esfortzu berezia egin dute jai batzordekoek jaiak aurrera eramateko. Horregatik, gure eskertza bikoitza da”. Nabarmendu zuenez, “eredu berria” ezarri dute jai batzordekoek, “diru gutxirekin jai herrikoiak egitea izan da helburua, eta lortu dute”. Gaineratu zuenez, “ikus daiteke ez dela dirurik behar jaietan ondo pasatzeko”. Mikel Arruti Euskara eta Kultura zinegotziak, berriz, ekitaldi batzuk nabarmendu zituen. Horrela, mendekosteak Zabarre pirataren inguruan zentratzen direla gogorarazi zuen. Zabarreren etorrerari jarraitzen dion piraten afaria “eredu berri” horren adierazle izan badela esan zuen. “Herriko hainbat elkartek hartuko dute parte bertan. Gainera, bakoitzak etxetik eraman behar du bere janaria, eta udalak mahaiak eta aulkiak zein sagardoa jarriko ditu”. Bestalde, larunbatean egingo den euskal ezkontza izan zuen hizpide. Euskal Dantzazaleek baserritarrez jantzita joateko deia egin dute, eta hori zein egingo duten bazkaria eredu [...]

admin
Bidasoa
2012/05/23

Jai herrikoi eta parte hartzaileak egitea. Hori izan da aurtengo mendekosteak prestatzen aritu direnen helburua. Izan ere, egoera ekonomikoa dela eta, aurrekontua aurreko ekitaldietan baino murritzagoa da, eta herriko elkarteek zein norbanakoek buruari eragin behar izan diote. Hori guztia egin dute jaiak ez galtzeko, kolokan egon direla onartu baitu udalak.

Xanti Val, Ainhoa Zabalo eta Mikel Arruti mendekosteen aurkezpenean

Atzo egin zuen Lezoko Udalak jai egitarauaren aurkezpena. Lehenik eta behin, egitaraua lantzen aritu diren elkarteak eta norbanakoak zoriondu zituen Ainhoa Zabalo alkateak: “Aurten esfortzu berezia egin dute jai batzordekoek jaiak aurrera eramateko. Horregatik, gure eskertza bikoitza da”. Nabarmendu zuenez, “eredu berria” ezarri dute jai batzordekoek, “diru gutxirekin jai herrikoiak egitea izan da helburua, eta lortu dute”. Gaineratu zuenez, “ikus daiteke ez dela dirurik behar jaietan ondo pasatzeko”.

Mikel Arruti Euskara eta Kultura zinegotziak, berriz, ekitaldi batzuk nabarmendu zituen. Horrela, mendekosteak Zabarre pirataren inguruan zentratzen direla gogorarazi zuen. Zabarreren etorrerari jarraitzen dion piraten afaria “eredu berri” horren adierazle izan badela esan zuen. “Herriko hainbat elkartek hartuko dute parte bertan. Gainera, bakoitzak etxetik eraman behar du bere janaria, eta udalak mahaiak eta aulkiak zein sagardoa jarriko ditu”. Bestalde, larunbatean egingo den euskal ezkontza izan zuen hizpide. Euskal Dantzazaleek baserritarrez jantzita joateko deia egin dute, eta hori zein egingo duten bazkaria eredu horren barruan sartzen direla gaineratu zuen Arrutik.

Nabarmendu zuten beste gauzetako bat Sagardo Eguna izan zen, orain urte batzuk ez bezala, jaien egitarauan baitago.

 

Adin guztietarako

Mendekosteetako egitaraua osatzerakoan, adin guztiak kontuan hartu dituztela zehaztu zuten udaleko ordezkariek. Horrela, Aiton Bordak antolatutako abesbatzen emanaldia, haurrentzako jolasak zein rock kontzertuak aipatu zituzten adibide moduan.

Azkenik, Xanti Val kultura teknikariak dirua aurreztea “interesgarria” dela esan zuen: “Pentsatua zegoena baino diru gutxiago gastatuko da. Kolokan egon dira, baina egin, egingo dira festak, elkarteen esfortzuari esker”.

Egitaraua.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.