Kutxabankek desjabetze bat burutuko du astelehen goizean Larretxipin
Stop Desahucios-en Bidasoko taldeak jakinarazi du bihar goizean, hilak 21 (astelehena), Larretxipi kalean bizi den gazte bat etxetik kanporatzen saiatuko dela Kutxabank, prestamoa ordaintzeko aukerarik ez duelako. Horregatik, hiratarrei dei egin die go...
Stop Desahucios-en Bidasoko taldeak jakinarazi du bihar goizean, hilak 21 (astelehena), Larretxipi kalean bizi den gazte bat etxetik kanporatzen saiatuko dela Kutxabank, prestamoa ordaintzeko aukerarik ez duelako. Horregatik, hiratarrei dei egin die goizeko zortzietan Larretxipi kaleko 36 zenbakira agertu eta egin nahi duten desjabetzea oztopatzeko. “Banketxeek desjabetzeekin daramaten politika odoltsua gerarazteko laguntza behar dugu. Astelehenean denen laguntza behar dugu, gazte hau kalean utzi ez dezaten”, esan dute Stop Desahucios Bidasoatik.

