Xanti Zabala ‘Lexo’ zena omenduko dute etzi Gaintxurizketan
Xanti Zabala Lexo (Lezo, 1942-Irun, 2012) bertsolaria zena omenduko dute etzi Gaintxurizketa baserria jaiotetxearen inguruan. Irungo bertso eskola aritu da omenaldia prestatzeko lanetan. Txikitatik entzunak zituen baserrian kontuak eta bertsoak, aitaren anaiordea bertsolaria baitzen. Herriko jaietan Basarrik eta Uztapidek emandako bertso saioa izan zen entzun zuen lehenengoa, nerabe zela. 1962an Uralden abestu zuen lehen aldiz jendaurrean. Soldaduska garaian, baimena eman zioten Errenterian jokatu zuten Gipuzkoako Txapelketako kanporaketetan parte hartzeko. 1967an finalera iristea lortu zuen. Plazaz plaza ibili zen Lexo. 1976an bigarren mailako Euskal Herriko Txapelketa eskuratu zuen Zabalak. Behin irabazita, ezin izan zuen gehiago parte hartu. Hainbat bertso paper lehiaketa irabazi zituen Lexok, bost guztira, Errenteria-Oreretako Zapirain Anaiak tartean (1991n). Martxoaren 21ean hil zen.
Xanti Zabala Lexo (Lezo, 1942-Irun, 2012) bertsolaria zena omenduko dute etzi Gaintxurizketa baserria jaiotetxearen inguruan. Irungo bertso eskola aritu da omenaldia prestatzeko lanetan.
Txikitatik entzunak zituen baserrian kontuak eta bertsoak, aitaren anaiordea bertsolaria baitzen. Herriko jaietan Basarrik eta Uztapidek emandako bertso saioa izan zen entzun zuen lehenengoa, nerabe zela. 1962an Uralden abestu zuen lehen aldiz jendaurrean.
Soldaduska garaian, baimena eman zioten Errenterian jokatu zuten Gipuzkoako Txapelketako kanporaketetan parte hartzeko. 1967an finalera iristea lortu zuen. Plazaz plaza ibili zen Lexo.
1976an bigarren mailako Euskal Herriko Txapelketa eskuratu zuen Zabalak. Behin irabazita, ezin izan zuen gehiago parte hartu. Hainbat bertso paper lehiaketa irabazi zituen Lexok, bost guztira, Errenteria-Oreretako Zapirain Anaiak tartean (1991n). Martxoaren 21ean hil zen.

