Madalenetako omendua aukera dezakete elkarteek
Udalak jakinarazi duenez, elkarteek aukera daukate aurtengo madalenetan zein herritar omenduko duten aukeratzeko. Proposamenak aurkezteko azken eguna astelehena da, eta udaletxeko erregistro orokorrean entregatu beharko da. Gogorarazi duenez, urtero om...
Udalak jakinarazi duenez, elkarteek aukera daukate aurtengo madalenetan zein herritar omenduko duten aukeratzeko. Proposamenak aurkezteko azken eguna astelehena da, eta udaletxeko erregistro orokorrean entregatu beharko da.
Gogorarazi duenez, urtero omentzen dute herritar bat eta Madalena Egunean ikur bat jasoko du, eta horrez gain, txupinazoa jaurti ahal izango du. Informazio gehiago Kultura Sailean lor daiteke 943 44 96 34 telefono zenbakian.
Madalenetako jai batzordeak, bestalde, gaur egingo du bilera, 17:30ean, Xenpelar Etxean.

