Gaur da azken eguna Irun Irutenek antolatzen duen oinarrizko joskintza ikastaroan izena emateko
Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-jux...
Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak eta krisketak behar bezala josten, puntada motak, prakei barrenak hartzen, adabakiak josten…”, esan dute elkartetik.
Gaur da azken eguna Irun Irutenek antolatzen duen oinarrizko joskintza ikastaroan izena emateko; interesdunek Irun Irutenera deitu behar dute (943 63 56 02 telefono zenbakira) edo posta elektroniko bat bidali.
Ikastaroa doan da, baina toki mugatuak daude: «Hamar lagunentzako taldea osatuko dugu». Ikastaroaren helburua euskaraz mintzapraktika egitea denez, hamar laguneko taldea osatuz gero eta jende gehiagok izena emanez gero, Mintzalaguna programan izena emanda dutenek lehentasuna izango dute. Onartutakoei metro erdiko oihal bat eramateko eskatuko diete eta, izanez gero, jostorratza, haria, titarea, metroa eta guraizeak ere bai.

