Cross fit saioa egingo dute bihar
Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean eging...
Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean.
Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan eta iraupen motzetan egiten da. Programa horren bidez, gainera, gorputz osoa lantzen da.
Plazak mugatuak direnez, izena eman behar da aurretik. Patronatuaren arabera, hamabost lagunentzako tokia dago. Horretarako, Fanderia zein Galtzarabordako kiroldegietatik pasatu daiteke edota 943 44 96 90 (Galtzaraborda) edo 943 34 44 23 (Fanderia) telefono zenbakira deitu.

