Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur
Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar de...
Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen dira Gazte Informazio bulegora.
Couch Surfing
Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa, eta Couch Surfing-a dira Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoa eta Saindua Gaztelekuaren artean martxan jarri nahi duten ekimen berri horretarako aukeratu dituzten lehen bi gaiak. Ekimen horrekin, informazioaz gain, esperientziak trukatzeko topagunea landu nahi dute, «non beste gazte batzuen bizipenak entzuteaz gain, norberaren zalantzak adierazteko eta galderak egiteko parada egongo den», esan dute antolatzaileek.
Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur, eta Couch Surfing-a jorratuko dute datorren astean. Munduan zehar gero eta jende gehiagok musutruk ostatua emateko erabiltzen duen zerbitzuen sarea da Couch Surfing.

