Bi hitzaldi eta erakusketa, Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren harira
1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta ikertuta, «garaiko egoera kontuan izanik, ideiak aztertzen eta azaltzen saiatuko naiz», azaldu du abokatu nafarrak. Historiaz eta kulturaz gozatu nahi duten guztientzat, bigarren hitzaldia Idoia Arrieta Elizalderena izango da, hilaren 24an, ordu eta leku berean, 1.200, Gipuzkoaren konkista izenburupean. Datorren osteguneko hitzaldia euskaraz izango da, eta Arrietaren arabera, «800 urte luze hauetan bizirik egon da Gipuzkoaren konkistari buruzko eztabaida, eta egintza hori gutxienez bitxia, harrigarria, gertatuko zaio ezagutu nahi duenari». «Historiografia tradizionalak bultzatu izan duen paktuaren teoria ez da guztiz mamitu; eta begien bistakoa dirudiena, gaur egun arte Gipuzkoaren konkista ezkutatzen saiatu izan direlako susmoa egon da beti», erantsi du historialariak. Bestalde, Zergatik diote anexio, konkista esan nahi dutenean? izenburupean Cesar Oroz umorista grafikoaren pintura erakusketa astelehenean ireki zuten Hondarribiko Kale Nagusiko Zuloaga Etxean, eta hilaren 27ra arte izango da irekita. Hala, duela 500 urte Nafarroan gertatu zena, ironia eta umorez errepasatu du. Erakusketa 30 [...]
1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta ikertuta, «garaiko egoera kontuan izanik, ideiak aztertzen eta azaltzen saiatuko naiz», azaldu du abokatu nafarrak.
Historiaz eta kulturaz gozatu nahi duten guztientzat, bigarren hitzaldia Idoia Arrieta Elizalderena izango da, hilaren 24an, ordu eta leku berean, 1.200, Gipuzkoaren konkista izenburupean. Datorren osteguneko hitzaldia euskaraz izango da, eta Arrietaren arabera, «800 urte luze hauetan bizirik egon da Gipuzkoaren konkistari buruzko eztabaida, eta egintza hori gutxienez bitxia, harrigarria, gertatuko zaio ezagutu nahi duenari».
«Historiografia tradizionalak bultzatu izan duen paktuaren teoria ez da guztiz mamitu; eta begien bistakoa dirudiena, gaur egun arte Gipuzkoaren konkista ezkutatzen saiatu izan direlako susmoa egon da beti», erantsi du historialariak.
Bestalde, Zergatik diote anexio, konkista esan nahi dutenean? izenburupean Cesar Oroz umorista grafikoaren pintura erakusketa astelehenean ireki zuten Hondarribiko Kale Nagusiko Zuloaga Etxean, eta hilaren 27ra arte izango da irekita. Hala, duela 500 urte Nafarroan gertatu zena, ironia eta umorez errepasatu du.
Erakusketa 30 koadroz osatuta dago, eta garrantzia izan zuten garaiko pertsonaien karikaturak dira. Marrazki bakoitza, testu batez lagunduta dator. Hala, Zuloaga Etxera hurbiltzen direnek, 1512 eta 1529 urteen artean gertatutakoaren ikuspuntu berezia jasoko dute.
Erakusketa ondorengo ordutegian zabalduko dute: astegunetan 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara; larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta igandetan 11:00etatik 14:00etara.


