Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian
Hogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta baita publikoak ere, Agur Ondarrabi eta Agur Jaunak kantak abestuko dituzte. Eguraldi txarra eman dute iragarpenek iganderako. Hala izango balitz, hau da, euria egiten badu, ekitaldia ezingo litzateke Gipuzkoa plazan egin, eta Itsas Etxeko auditoroan egingo lukete, ordu berean hasita.
Hogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta baita publikoak ere, Agur Ondarrabi eta Agur Jaunak kantak abestuko dituzte.
Eguraldi txarra eman dute iragarpenek iganderako. Hala izango balitz, hau da, euria egiten badu, ekitaldia ezingo litzateke Gipuzkoa plazan egin, eta Itsas Etxeko auditoroan egingo lukete, ordu berean hasita.


