Pasaiako Udalak homofobiaren kontrako egunarekin bat egin du
Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna da gaur; EAJren mozioa onartu du udalbatzarrak Gaur Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta Pasaiako Udalak bat egin du jardunaldiarekin. Maiatzaren 4an egindako udalbatzarrean adierazi zuen atxikimendua ...
Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna da gaur; EAJren mozioa onartu du udalbatzarrak
Gaur Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta Pasaiako Udalak bat egin du jardunaldiarekin. Maiatzaren 4an egindako udalbatzarrean adierazi zuen atxikimendua erakundeak.
EAJk mozioa aurkeztu zuen udalbatzarrean, eta aho batez onartu zuten alderdi guztiek. Pasaiako jeltzaleen iritziz, «asko aurreratu da lege eta eskubideetan, baina oraindik lorpen handi bat badago egiteke, gizartearen onarpen osoa, eta orientazio sexualagatik ematen den indarkeriaren ezabatzea». Horrela, Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen (LGBT) kolektiboan jende askok harreman afektiboak oraindik «beraien intimitatean eta sekretupean» edukitzen dituztela gogorarazi dute, «horrek ekar ditzakeen erreprasalien beldur».
Pasaiako EAJk eskatu du herritar guztiak errespetatzea, «haien orientazio sexuala eta genero identitatea edozein dela ere». Mozio horretan gerta litezkeen adierazpen homofobo, lesbofobo eta transfoboen «gaitzespen irmoa» egiteko eskatu diote udalari, eta LGBT kolektiboak bermatzeko. Horrez gain, dibertsitate sexuala sustatzeko eskatu diote udalari.
Horregatik guztiagatik, Pasaiako Udalak pasaitarrak eta gipuzkoarrak animatu ditu LGBT kolektiboek antolatzen dituzten ekitaldietan parte hartzera. Horrez gain, jeltzaleek «konpromisoa» hartzen dute gizartea «bidezko eta berdintasunezko eszenatoki batera» eramateko.

