Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute igandeko Herri Kanta Jaialdian
Hogeitahirugarren urtez jarraian Kultura sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia ospatuko dute igandean, goizeko hamaiketatik aurrera Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumard...
Hogeitahirugarren urtez jarraian Kultura sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia ospatuko dute igandean, goizeko hamaiketatik aurrera Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Hauek, aipatutako ordenean ariko dira zuzenean eta talde bakoitzak, jaialdian zehar bi kanta abestuko ditu. Emanaldiaren bukaeran, denek, bai abesbatzeko kideek, eta baita publikoak ere, Agur Ondarrabi eta Agur Jaunak abestuko dute batera.

