Batzar informatiboa Sainzigarrenearen harira bihar, Soroetan
Sainzigarrenea Bizirik plataformak herritar guztiei dei egin die bihar arratsaldeko zortzietan Soroetako frontoian egingo duten batzar informatibora. Bertan, orain arte gertatutakoa eta aurrerantzean egin beharrekoaz hitz egingo dute. Auzibide baten on...
Sainzigarrenea Bizirik plataformak herritar guztiei dei egin die bihar arratsaldeko zortzietan Soroetako frontoian egingo duten batzar informatibora. Bertan, orain arte gertatutakoa eta aurrerantzean egin beharrekoaz hitz egingo dute.
Auzibide baten ondorioz, gaur egun Sainzigarrenea baserrian bizi diren maizterrak baserritik botatzeko arriskuan daude eta «egoera honen larritasuna eta justizia eza ikusirik guztion presentzia oso garrantzitsua da», azaldu dute plataformako kideek.

