Xanistebanetako Binakako Pala Txapelketa, martxan
Kataxulo Gaztetxiak eta Girizia elkarteak antolatu dute; hilaren 28an hasiko dira partidak Kataxulo Gaztetxiak eta Girizia elkarteak aurten ere antolatu dute Xanistebanetako Binakako Pala Txapelketa, udalaren laguntzarekin. Hilaren 28an hasiko dira jok...
Kataxulo Gaztetxiak eta Girizia elkarteak antolatu dute; hilaren 28an hasiko dira partidak
Kataxulo Gaztetxiak eta Girizia elkarteak aurten ere antolatu dute Xanistebanetako Binakako Pala Txapelketa, udalaren laguntzarekin. Hilaren 28an hasiko dira jokatzen.
Parte hartu nahi dutenek, bikotea osatu beharko dute: bi neska, bi mutil, edota bikote mistoak ere onartuko dituzte. Azken horiek mutilen taldean jokatuko dutela jakinarazi dute txapelketaren arduradunek.
Igandea, hilak 20, da izena emateko azken eguna. Horretarako interesa dutenek, aurretik Amazkar, Miren edo Makutxo tabernetatik pasatu behar dute. 10 euro ordaindu behar ditu bikote bakoitzak izena emateko momentuan bertan.
Hilaren 28tik aurrera, astean zehar jokatuko dituzte partidak Kontzejupean, astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara.
Partiden egutegiak, berriz, helbide elektronikoz bidaliko dizkiete izena ematen dutenei, hilaren 25etik aurrera. Aukera egongo da izena emandako tabernan bertan egutegia jasotzeko.
Finalak, ohi bezala, abuztuaren 5ean izango dira, xanistebanetako egitarauaren barruan, 18:30etik aurrera.