Plaka hautsi zuen ertzaina bi hilabetez zigortu dute
2010eko maiatzaren 9an hautsi zuen ertzain batek anbulatorioan zegoen Esteban Muruetagoienaren plaka. Orduko hartan, azalpenak eskatu zizkioten Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari Eusko Legebiltzarrean. Gaia ikertuko zutela esan zuen. Urte eta erdiko ...
2010eko maiatzaren 9an hautsi zuen ertzain batek anbulatorioan zegoen Esteban Muruetagoienaren plaka. Orduko hartan, azalpenak eskatu zizkioten Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari Eusko Legebiltzarrean. Gaia ikertuko zutela esan zuen. Urte eta erdiko instrukzioaren ondoren, iazko urriaren 6an zigortu zuten Errenteria-Oreretako ertzain etxeko agente bat. Bi hilabete egin zituen lanik eta soldatarik gabe.