Pasaiako eta Bilboko portuen kudeaketa batu nahi ditu EAJk
Kanpoko kaiaren eraikuntzarako dituzten arazo ekonomikoak gainditu nahi dituzte portu agintaritzak batuz EAJk Pasaiako eta Bilboko portu agintaritzak batzeko legez besteko proposamena egin du Espainiako Diputatuen Kongresuan. Hala baieztatu du jeltzale...
Kanpoko kaiaren eraikuntzarako dituzten arazo ekonomikoak gainditu nahi dituzte portu agintaritzak batuz
EAJk Pasaiako eta Bilboko portu agintaritzak batzeko legez besteko proposamena egin du Espainiako Diputatuen Kongresuan. Hala baieztatu du jeltzaleen diputatu Arantza Tapiak. Tapiak azaldu duenez, bi portu agintaritzak batuta, Pasaiako kanpoko kaia eraikitzeko dituzten arazo ekonomikoak gainditu nahi dituzte.
Modu horretara, eta hainbat hedabidek zabaldutakoaren kontra, EAJk Pasaiako kanpoko kaiaren eraikuntzari uko egin dionik ukatu du Tapiak. «Gure alderdiaren helburua ez da aldatu, badia biziberritu nahi dugu eta kanpoko kaia eraiki dadin nahi dugu», adierazi du diputatuak.

