Lezoko PSE-EE ez da atez atekoaren bileretan izango
Lezoko PSE-EEk jakinarazi du ez duela parte hartuko atez ateko hondakinen bilketa sistemaren gainean udalak antolatu duen bilera errondan. Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotziak esan duenez, udalak herritarrekin zein elkarteekin egingo dituen bilera horien “helburu bakarra” Bilduk atez ateko sistema “euren jarraitzaileen artean” justifikatzea da. Horregatik, gaineratu du ez dela bertan egongo, “gure presentziarekin bilera horiei zilegitasuna emango genielako”. Horrez gain, Bilduren “ustezko demokrazia parte hartzaileak” suposatzen duen “manipulazioa” gaitzesteko “beharra” duela adierazi du Arrizabalagak. Bere ustez, bilera horiek hondakinen atez ateko bilketa sistemaren ezarpena “makillatzeko” saiakera besterik ez dira. Atez atekoaren aurrean, PSE-EEko zinegotzia bosgarren edukiontziaren beharrizanaz konbentzituta dago. “Zikina, garestia, osasunerantzako kaltegarria eta ezerosoa den sistemaren aurrean, sozialistok edukiontzien bitarteko bilketaren aldeko apustua egiten dugu. Garbiagoa, merkeagoa, iraunkorragoa, estetikoagoa eta eraginkorragoa da”, berretsi du Arrizabalagak. Hilaren 21ean, merkatariekin Atzo iluntzean egin zuen udalak lehenengo bilera, herriko elkarteekin. Datorren bilerak astelehenean, hilaren 21ean, izango direla iragarri du udalak, ostalariekin eta merkatariekin. Guztira hiru egingo dituzte, arlo horietako langileen ordutegietara moldatzeko asmoz. Lehenengoa 10:00etan izango da, bigarrena 14:00etan eta hirugarrena 20:00etan. Bilera guztiak Kultura Aretoan izango dira. Herritarrekin bilerak ekainean egingo dituzte. Hiruzpalau izango dira, ordu eta auzo ezberdinetan, “ahalik eta jende gehien hurbiltzeko”.
Lezoko PSE-EEk jakinarazi du ez duela parte hartuko atez ateko hondakinen bilketa sistemaren gainean udalak antolatu duen bilera errondan.
Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotziak esan duenez, udalak herritarrekin zein elkarteekin egingo dituen bilera horien “helburu bakarra” Bilduk atez ateko sistema “euren jarraitzaileen artean” justifikatzea da. Horregatik, gaineratu du ez dela bertan egongo, “gure presentziarekin bilera horiei zilegitasuna emango genielako”.
Horrez gain, Bilduren “ustezko demokrazia parte hartzaileak” suposatzen duen “manipulazioa” gaitzesteko “beharra” duela adierazi du Arrizabalagak. Bere ustez, bilera horiek hondakinen atez ateko bilketa sistemaren ezarpena “makillatzeko” saiakera besterik ez dira. Atez atekoaren aurrean, PSE-EEko zinegotzia bosgarren edukiontziaren beharrizanaz konbentzituta dago.
“Zikina, garestia, osasunerantzako kaltegarria eta ezerosoa den sistemaren aurrean, sozialistok edukiontzien bitarteko bilketaren aldeko apustua egiten dugu. Garbiagoa, merkeagoa, iraunkorragoa, estetikoagoa eta eraginkorragoa da”, berretsi du Arrizabalagak.
Hilaren 21ean, merkatariekin
Atzo iluntzean egin zuen udalak lehenengo bilera, herriko elkarteekin. Datorren bilerak astelehenean, hilaren 21ean, izango direla iragarri du udalak, ostalariekin eta merkatariekin. Guztira hiru egingo dituzte, arlo horietako langileen ordutegietara moldatzeko asmoz. Lehenengoa 10:00etan izango da, bigarrena 14:00etan eta hirugarrena 20:00etan. Bilera guztiak Kultura Aretoan izango dira.
Herritarrekin bilerak ekainean egingo dituzte. Hiruzpalau izango dira, ordu eta auzo ezberdinetan, “ahalik eta jende gehien hurbiltzeko”.