Hiru langabe herriko eraikinak margotzen ari dira, urte hasieratik
Epe luzez lanik gabe egon diren hiru langile kontratatu ditu Lezoko Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez. Urte hasieratik ari dira herriko hainbat eraikin eta txoko margotzen, eta datorren hilera arte horrela jarraituko dute. Kiroldegiko pis...
Epe luzez lanik gabe egon diren hiru langile kontratatu ditu Lezoko Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez. Urte hasieratik ari dira herriko hainbat eraikin eta txoko margotzen, eta datorren hilera arte horrela jarraituko dute.
Kiroldegiko pista, musika-eskolako, haurtzaindegiko eta herri eskolako gelak, eta udaletxeko, liburutegiko, hirigintzako eta kultura aretoko korridoreak margotu dituzte. Kalean ere aritu dira, eserlekuak, barandak eta zaborrontziak txukuntzen.