Errege Koparako bi sarrera zozketatuko dituzte
Hondarribiko Athletic peñak, bi sarrera zozketatuko ditu hilaren 25ean Vicente Calderonen (Madril) taldeak Bartzelonaren aurka jokatuko duen Errege Koparen finalerako. Sarreren zozketan parte hartzeko taldeko kide izan behar da, eta interesa dutenek, ...
Hondarribiko Athletic peñak, bi sarrera zozketatuko ditu hilaren 25ean Vicente Calderonen (Madril) taldeak Bartzelonaren aurka jokatuko duen Errege Koparen finalerako. Sarreren zozketan parte hartzeko taldeko kide izan behar da, eta interesa dutenek, Lagunak tabernan eman behar dute izena larunbata baina lehen. Sarreren zozketa igandean egingo dute arratsaldeko bostetan tabernan bertan eta sarrerak Bilbon jaso behar dituzte, astelehenean arratsaldeko lauetatik bederatzietara.

