Asteburu honetan ospatuko dituzte Arraguako jaiak
Uda hurbiltzearekin batera, hasi dira jaiak hainbat herri eta auzotan. Oiartzunen, urtero bezala, Arraguakoak izango dira lehenak, asteburu honetan. Jai batzordeak hiru eguneko egitaraua antolatu du etzi hasi eta igandera arte. Goiko Eskolan ere hainba...
Uda hurbiltzearekin batera, hasi dira jaiak hainbat herri eta auzotan. Oiartzunen, urtero bezala, Arraguakoak izango dira lehenak, asteburu honetan.
Jai batzordeak hiru eguneko egitaraua antolatu du etzi hasi eta igandera arte. Goiko Eskolan ere hainbat ekimen antolatu dituzte etzirako eta larunbaterako.
Auzotarrei eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
EGITARAUA
Etzi, ostirala
- 14:00etan. Erretiratuen bazkaria, Aldeguna elkartean.
- 19:00etan. Txupinazoa, Aldeguna elkarteko atarian, Agurra.
- Ondoren. Kalejira auzoan zehar, herriko txistulari eta buruhandiekin.
- 19:30ean. Bigantxak, poneyak…
- 20:30ean. Kartelada.
- 22:30ean. Truk Txapelketa, Aldegunan.
- 22:30ean. Amalgama DJ Set, Goiko Eskolan.
Etzidamu, larunbata
- 11:00etan. Haur jolasak, pilotalekuaren ondoan.
- 12:30ean. Kronoeskalada (6-9 eta 10-13 adin tartetako haurrentzat).
- 14:30ean. Herri bazkaria, pilotalekuan.
- Ondoren. Elbi bentrilokuaren saioa, eta Modestorekin dantzaldia.
- 20:30ean. Herri afaria, Goiko Eskolan.
- 22:30ean. Kontzertua: Txoriburu eta Txoil, Goiko Eskolan.
Igandea, hilak 20
- 09:00etan. Diana.
- 09:00etan. Meza.
- 10:30ean. Pilota partidak.
- 11:00etatik 13:00etara. Jolas parkea eta puzgarriak.
- 12:00etan. Toka eta bote lehiaketa.
- 12:30ean. Euskal jaia: Haurtzaro Dantza Taldea, Lartaun Abesbatza eta mutxikoak.
- 15:30etik 18:00etara. Jolas parkea eta puzgarriak.
- 18:00etan. Pailazoak: Gari, Montxo eta Joselontxo.
- 19:00etan. Txokolate jatea, jaiak bukatzeko.