Udala elkarteekin bilduko da gaur, atez atekoaren arrazoiak azaltzeko asmoz
Hondakinen atez ateko bilketa jartzea zergatik egingo duen azalduko die Lezoko Udalak herriko elkarteei zein herritarrei. Horretarako bilera erronda bat egingo dute. Erronda horren lehenengo saioa gaur arratsaldean egingo dute. Herriko elkarteetako kideei hitzordua 19:00etan jarri diete, Kultura Aretoan. Merkatariak eta herritarrak Gaurkoa lehenengo bilera izango den arren, beste hitzordu batzuk ere jarri nahi ditu udalak. Hurrengoa, merkatariekin. Hilaren bukaeran egin nahi dute, baina oraindik data zehazteke dago. Herritarrekin ere bildu nahi dute. Ekainerako hiruzpalau batzar antolatu nahi dituzte, herriko auzoetan, lezoar guztiengana iristeko asmoz. “Bakoitza egokien ikusten duen egunean joan daiteke bilerara azalpenak entzutera”, esan du udalak.
Hondakinen atez ateko bilketa jartzea zergatik egingo duen azalduko die Lezoko Udalak herriko elkarteei zein herritarrei. Horretarako bilera erronda bat egingo dute.
Erronda horren lehenengo saioa gaur arratsaldean egingo dute. Herriko elkarteetako kideei hitzordua 19:00etan jarri diete, Kultura Aretoan.
Merkatariak eta herritarrak
Gaurkoa lehenengo bilera izango den arren, beste hitzordu batzuk ere jarri nahi ditu udalak. Hurrengoa, merkatariekin. Hilaren bukaeran egin nahi dute, baina oraindik data zehazteke dago.
Herritarrekin ere bildu nahi dute. Ekainerako hiruzpalau batzar antolatu nahi dituzte, herriko auzoetan, lezoar guztiengana iristeko asmoz. “Bakoitza egokien ikusten duen egunean joan daiteke bilerara azalpenak entzutera”, esan du udalak.

