Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kabiak badauka tokia

Parte hartzaileak ez ezik tokia ere badauka proiektuak. Ostiralean inauguratu zuten Kabia Espazio Kreaktiboa Pontikako aparkalekuan, eta asteburuan bertan estreinatu dute. Egitasmo horretan lanean ari direnez gain, herritar ugari inguratu zen egitura bitxi horretan zer zegoen eta zer egin behar duten argitzera. Kanpoan itxaroten egon ostean, mokadutxoa jateko aukera izan zuten, lehenik, egituraren barrualdean. Ondoren, berriz, hitza hartu zuten egitasmoaren sustatzaileek zein parte hartzaileek. Mikrofonoa hartzen lehenak Arkitektura Kolektiboak taldeko Jon Begiristain eta David Juarez izan ziren. Begiristainek azaldu zuenez, Pontikako egitura hori “abiapuntua” besterik ez da, “hiri osoan hedatuko den mugimendua biltzeko”. Dagoeneko hainbat lantalde eta proiektu martxan daudela gaineratu zuen, baina beste hainbat ere egin daitezkeelako herritarrak parte hartzera animatu zituen. Proiektu horietako batzuk azaldu zituzten, ondoren, lantaldeetako kide batzuek. Teknologia lantaldeak, adibidez, jakinarazi zuen Kabia dagoeneko sarean dagoela. Edonork erabiltzaile bat sortu ahal izango du, eta parte hartu: “Proiektu bakoitzak bere fitxa izango du, eta proiektu horren gainean eztabaidatu ahal izango da”. Agenda bat ere sortzekotan direla adierazi zuten. Teknologiaren alde soziala landuko dutela esan zuten, “gizarte eraldaketarako tresna bezala”. Hala nola, guifi.net sarea, software librearen gaineko hitzaldiak eta tailerrak, eta beste hainbat proiektu egitekotan dira. Kultura lantaldetik, hala nola, musikan lan egiten ari dira, eta kontzertu [...]

admin
Bidasoa
2012/05/15

Kabia Espazio KreaktiboaParte hartzaileak ez ezik tokia ere badauka proiektuak. Ostiralean inauguratu zuten Kabia Espazio Kreaktiboa Pontikako aparkalekuan, eta asteburuan bertan estreinatu dute. Egitasmo horretan lanean ari direnez gain, herritar ugari inguratu zen egitura bitxi horretan zer zegoen eta zer egin behar duten argitzera.

Kanpoan itxaroten egon ostean, mokadutxoa jateko aukera izan zuten, lehenik, egituraren barrualdean. Ondoren, berriz, hitza hartu zuten egitasmoaren sustatzaileek zein parte hartzaileek. Mikrofonoa hartzen lehenak Arkitektura Kolektiboak taldeko Jon Begiristain eta David Juarez izan ziren. Begiristainek azaldu zuenez, Pontikako egitura hori “abiapuntua” besterik ez da, “hiri osoan hedatuko den mugimendua biltzeko”. Dagoeneko hainbat lantalde eta proiektu martxan daudela gaineratu zuen, baina beste hainbat ere egin daitezkeelako herritarrak parte hartzera animatu zituen.

Proiektu horietako batzuk azaldu zituzten, ondoren, lantaldeetako kide batzuek. Teknologia lantaldeak, adibidez, jakinarazi zuen Kabia dagoeneko sarean dagoela. Edonork erabiltzaile bat sortu ahal izango du, eta parte hartu: “Proiektu bakoitzak bere fitxa izango du, eta proiektu horren gainean eztabaidatu ahal izango da”. Agenda bat ere sortzekotan direla adierazi zuten. Teknologiaren alde soziala landuko dutela esan zuten, “gizarte eraldaketarako tresna bezala”. Hala nola, guifi.net sarea, software librearen gaineko hitzaldiak eta tailerrak, eta beste hainbat proiektu egitekotan dira.

Kultura lantaldetik, hala nola, musikan lan egiten ari dira, eta kontzertu eta jam session-ak antolatuko dituzte; alegia, musika inprobisazioak. Inprobisazio horiek bertsolaritza eta artearen mundura zabaldu nahi dituztela azaldu zuten. Hain zuzen, Kabian egin zuten lehen ekitaldia kontzertu bat izan zen, larunbatean, Odio eta Ke+da taldeena.

Horiek adibide batzuk dira, baina beste hainbat proiektu martxan daudela jakinarazi dute sustatzaileek. Esaterako, hilaren 24an Emakumea eta Hirigintza formazio tailerra emango dute; 25 eta 26an Don Bosco Kalera erakusketa proiektua eta ekainaren 19an Baratzak Balkoietan ekimena. Beste hamabost ekimen, berriz, oraindik data zehatzik gabe daudela esan dute. Lantaldeen azken bileran 115 kide bildu ziren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.