Beñat Sagarzazu, hirugarrenez Lanzaroteko Ironmanean
Urrian jokatuko duten Hawaiiko probarako txartela lortzea da triatleta pasaitarraren helburu nagusia Beñat Sagarzazu sanpedrotarrak hirugarren urtez jarraian parte hartuko du Lanzaroteko (Kanariar Uharteak, Espainia) Ironman proban. Igerian 3.800 metr...
Urrian jokatuko duten Hawaiiko probarako txartela lortzea da triatleta pasaitarraren helburu nagusia
Beñat Sagarzazu sanpedrotarrak hirugarren urtez jarraian parte hartuko du Lanzaroteko (Kanariar Uharteak, Espainia) Ironman proban.
Igerian 3.800 metro, bizikletan 180 kilometro eta lasterka 42 kilometroko egin beharko ditu Sagarzazuk, hilaren 19ko proban.
Atzo abiatu zen hara kirolari pasaitarra, hango klimara egokitzeko. Lanzaroten helburu garbiak ditu: ahalik eta lan onena egin, eta urrian jokatuko duten Hawaiiko Ironmanerako sailkapena lortu. Inoiz baino indartsuago doa Sagarzazu Lanzarotera.
Handik bueltan Zarauzko triatloian parte hartuko du.