Mailan jarraitzeko pausua eman du Hondarribiak
Pausu garrantzitsua eman zuen Erregional Ohorezko mailako Hondarribiko futbol taldeak larunbatean. Bi eta bat garaitu zuen Berioko taldea eta hiru puntuak poltsikoratuta, hamalaugarren dira berdeak hogeitamahiru punturekin. Bi partida gelditzen dira li...
Pausu garrantzitsua eman zuen Erregional Ohorezko mailako Hondarribiko futbol taldeak larunbatean. Bi eta bat garaitu zuen Berioko taldea eta hiru puntuak poltsikoratuta, hamalaugarren dira berdeak hogeitamahiru punturekin. Bi partida gelditzen dira liga bukatzeko, eta Hondarribiko taldeak mailan jarraitzeko helburua borrokatuko du Real Unionen eta Tolosaren aurka.

