
Larunbatean ospatu zuten Altzibarren Gaztelekuren 17. urteurrena. Txupinazoa, toka txapelketa, trikipoteoa, bazkaria, karaokea eta musika izan ziren egun guztian zehar. Giro polita izan zen bertaratu ziren adin guztietako bizilagunen artean.

Emozio handiko partida jokatu zuten larunbatean Oiartzunek eta Pasaiak. Sailkapenean puntutan berdinduta, gogor borrokatu zuten bi taldeek hiru puntuak poltsikoratzeagatik, baina ez batak eta besteak ez zituzten lortu, eta puntu banaketarekin konformat...

Azken partida arte itxaron behar izan du Real Unionek 2011-2012 denboraldirako helburua beteko ote duen jakiteko. Azkenean txuribeltzek helburua bete dute bai, baina inolaz ere denboraldi hasieran zehaztu zutena. Irungo taldearen asmoa Bigarren A Mailara igotzea zen, edo gutxienez igotzeko promozioa jokatzea; hori ez, eta osta-osta ekidin dute jaitsierako promozioa, azken partida arte ezin izan dute dute, gainera. Atzo Iruñan berdindu zuten txuribeltzek (1-1); Eslavak sartu zuen Osasunaren gola (59. minutuan), eta Eneko Romok irundarrena (71.ean, penaltiz). Ehundaka zale hurbildu ziren Taxoarera, uniondarrak animatzera. Sei talde zeuden postu bakarra saihesteko borrokan: Zamora, Palencia, Torrelavegako Gimnastica, Sanse, Osauna B eta Real Union. Hiru eskal taldeek bi puntuko aldea zuten Torrelavegarekiko eta puntu batekoa beste biekiko. Berdinketa ona zen hirurentzat. Gainera, Unionek eta Osasunak elkarrekin jokatzen zuten, eta Real B beste talde gipuzkoar batekin lehiatu behar zen, ezer jokoan ez zuen Eibarrekin. Hirurek berdinketa behar eta hirurek berdindu zuten. Seietatik salbatzeko aukera gutxien Gimnasticak zuen —45 puntu zituen, Palenciak eta Zamorak 46, eta hiru euskal taldeek 47—, baina bere partida irabaziz gero salbatzeko aukera asko izango lituzke, beste bostetatik batek behintzat huts egitea erraza litzatekeelako. Eta hala izan zen, irabazi gabe ere salbatu ziren santandearrak, berdinduta, Palenciak galdu zuelako. Palenciarentzat izan zen inork [...]

Lehen urratsa eman du Zaisa Irun Rugby Taldeak. Finalerdietan Fenix RC Aragoiko Ligako txapelduna kanporatu eta gero, atzo eguerdian jokatu zuten Espainiako Lehen Mailara igotzeko finaleko lehen partida, Bilboko Universitario-ren kontra. Bizkaiko hiriburuko El Fango errugbi zelaian izan zen partida, eta emaitza ezinhobea irundarrentzat: 17-18. Lehen zatian urduri irten ziren irundarrak, eta euren akatsak ondo baliatu zituzten bilbotarrek markagailuan abantaila hartzeko. Atsedenaldian Universitario zen aurretik. Bigarren zatian beste aurpegi batekin zelairatu ziren irundarrak, eta Oinatz Mitxelenaren entsegu batekin hasi ziren markagailuari buelta ematen. Lehen zatian Universitario nagusi izan bazen, bigarren zatia Zaisa Irunena izan zen; azken emaitzak irekita utzi du kanporaketa. Datorren larunbatean erabakiko da, Plaiaundin. Etxekoek galtzen ez badute, helburua bete eta 2012-2013 denboraldia Lehen Mailan jokatuko dute beltzek. Fenixek kontra bezala, zaleen berotasuna alde izango du Zaisa Irunek.

Txakurrak hezteko hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldeko zazpi terdietatik aurrera Zuloaga Etxean. ANFA elkarteak antolatuta, portaeraren arazo garrantzitsuenak landuko dituzte eta hitzaldia doan izango da.

EAJk eta PPk kanpo kaia babesteari utziko diotela zabaldu du El Paisek. Aipatu artikuluan esaten denez, bi alderdiek azpiegiturarekiko orain arte mantendu duten jarrera aldatu dute eta, Bilboko eta Pasaiako Portu Agintaritzen kudeaketa bateratu baten a...

Garaipen bikoitza lortu du San Juanek asteburuan. Gipuzkoako ligaren barruan asteburuan jokatu diren bi estropadak irabazi dituzte arrosek, larunbatekoa Getarian, eta igandekoa, Orion. Hondarribi bigarrena izan da, 6 segundoetara, eta San Pedro hirugarren, 8 segundora. Bikoitza ere Getariako emakumeen garaipena, bi estropadak irabazi baitituzte getariarrak, etxekoa eta Oriokoa. San Juango neskak, bigarrenak izan ziren Getarian, eta hirugarrenak Orion. Hibaika, berriz, bosgarren Getarian eta seigarren Orion. Gazteen Mailan, berriro ere, getariako mutilek garaipen bikoitza. Etxean jokatu zuuten estropada, getariarrek 34 segundu atera zizkioetan haien atzetik helmugaratuz zen San Pedroko trainerillari, eta 46 hirugarren postuan sailkatu zen Illunberi. Orioko estropadan aldiz, Illunbe izan zen bigarren, Getarairen atzetik segundo batera helmugaratuz, eta hirugarrenak San Pedrokoak izan ziren. 8 segundo atera zizkion Getariak San Pedrori. Federazio Kopa Federazio kopako bi estropadak, ligatik kanpo, Oriok irabazi ditu. San Pedro eta Illunbe laugarren eta bosgarren izan ziren Getariako estropadan, hurrenez hurren, eta Orioko estropadan, aldiz, San Pedro bigarren eta Illunbe hirugarren.

Gaur hasi da Donostiako Lurralde Auzitegian Clara Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa. 2008an hil zuten Rangel Errenteria-Oreretan, ustez orduan bere bikote zenak. Udalak epaiketaren harira, adierazpen instituzionala atera du, eta gertaera hori gaitzesteaz gain, herrian jarrera matxistarik ez duela onartuko adierazi du, “are gutxiago emakume izateagatik pertsona bat hiltzea”. Gaineratu duenez, epaiketa horrek gogora ekarri du “herrian indarkeria matxista egunero pairatzen duten emakumeak” daudela, eta “egiturazko arazo hori konpontzeko jendarte guztiaren inplikazioa ezinbestekoa” dela. Berdintasuna modu eraginkorrean bultzatzeko “erantzukizun eta urgentziaren aurrean ere” jarri duela adierazi du. Era berean, babesa eman dio Rangelen familiari. Epaiketa hasi aurretik Errenteriako Berdintasun Kontseiluak eta talde feministek antolatuta, elkarretaratzea egin dute auzitegiaren aurrean.

Trintxerpetarrek ezin izan zuten irundarren kontra. 0-1 galdu zuten zuri-urdinek Real Unionen kontra jokatutako partida. 43 punturekin, sailkapeneko hamabigarren tokian da Trintxerpe. Hurrengo partida Tolosaren kontra dute.

Ostiralean hasi eta atzo arte, dantza eta musika entzun eta ikusteko aukera izan da herriko hainbat txokotan. Ugaldetxoko lokaletako kideek antolatuta, hirugarren Dantza Batailoia egin dute. Ostiralean, kabareta izan zen Doneztebe plazan, haurrentzak...

Sevillaren kontra 0-2 galduta, mailaz igotzeko kanporaketetatik at geratu dira. Oiartzuarrak gogoz atera ziren zelaira atzo eguerdian, baina ez zuten golekin asmatu. Gainera, Sevillaren bi golak etxekoek sartu zituzten, euren atean.

Asteburuan Olatu Talkako hainbat ekimen izan dira Errenteria-Oreretan, eta honako bideo honetan bildu dituzte:

Erakusketa berri bat jarri dute Gaztelu ostatuan: Agustin Diaz de Islaren margolanak. Olioan egindako lanak dira, eta erretiroa hartu zuenean hasi zen margotzen. Gazteluk jakinarazi duenez, autodidakta da, eta era guztietako gaiak lantzen ditu: itsaso ...

Hondarribia Dantzan ekimena dela eta, larrain dantza ikastaroa antolatu du Kemen dantza taldeak. Jostaldi pilotalekuan egingo dute hilaren 21etik 24ra, arratsaldeko zazpietatik zortzi terdietara. Ikastaroa doan izango da eta izen ematea 686 872 207 tel...

Pausu garrantzitsua eman zuen Erregional Ohorezko mailako Hondarribiko futbol taldeak larunbatean. Bi eta bat garaitu zuen Berioko taldea eta hiru puntuak poltsikoratuta, hamalaugarren dira berdeak hogeitamahiru punturekin. Bi partida gelditzen dira li...

Bigarren aukerara itxaron beharrik gabe, lehenengoan lortu zuen Zilarreko Mailara igotzeko txartela Ereintza Eskubaloi Taldeak; ozta-ozta lortu ere: Pan Moguer talde andaluziarrari gol bateko errentarekin gailendu zitzaion larunbatean, 28-27. Gol hori ...

Emozio handiko partida jokatu zuten lehengo larunbatean Pasaiak eta Oiartzunek ugaldetxon. Sailkapenean puntutan berdinduta, gogor borrokatu zuten bi taldeek hiru puntuak poltsikoratzeagatik, baina ez batak eta besteak ez zuten lortu, eta puntu banaket...