Herrian ez duela jarrera matxistarik onartuko esan du udalak
Gaur hasi da Donostiako Lurralde Auzitegian Clara Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa. 2008an hil zuten Rangel Errenteria-Oreretan, ustez orduan bere bikote zenak. Udalak epaiketaren harira, adierazpen instituzionala atera du, eta gertaera hori gaitzesteaz gain, herrian jarrera matxistarik ez duela onartuko adierazi du, “are gutxiago emakume izateagatik pertsona bat hiltzea”. Gaineratu duenez, epaiketa horrek gogora ekarri du “herrian indarkeria matxista egunero pairatzen duten emakumeak” daudela, eta “egiturazko arazo hori konpontzeko jendarte guztiaren inplikazioa ezinbestekoa” dela. Berdintasuna modu eraginkorrean bultzatzeko “erantzukizun eta urgentziaren aurrean ere” jarri duela adierazi du. Era berean, babesa eman dio Rangelen familiari. Epaiketa hasi aurretik Errenteriako Berdintasun Kontseiluak eta talde feministek antolatuta, elkarretaratzea egin dute auzitegiaren aurrean.
Gaur hasi da Donostiako Lurralde Auzitegian Clara Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa. 2008an hil zuten Rangel Errenteria-Oreretan, ustez orduan bere bikote zenak. Udalak epaiketaren harira, adierazpen instituzionala atera du, eta gertaera hori gaitzesteaz gain, herrian jarrera matxistarik ez duela onartuko adierazi du, “are gutxiago emakume izateagatik pertsona bat hiltzea”.
Gaineratu duenez, epaiketa horrek gogora ekarri du “herrian indarkeria matxista egunero pairatzen duten emakumeak” daudela, eta “egiturazko arazo hori konpontzeko jendarte guztiaren inplikazioa ezinbestekoa” dela. Berdintasuna modu eraginkorrean bultzatzeko “erantzukizun eta urgentziaren aurrean ere” jarri duela adierazi du. Era berean, babesa eman dio Rangelen familiari.
Epaiketa hasi aurretik Errenteriako Berdintasun Kontseiluak eta talde feministek antolatuta, elkarretaratzea egin dute auzitegiaren aurrean.

