Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Heldu den urtean Bigarren B Mailan ariko da Real Union

Azken partida arte itxaron behar izan du Real Unionek 2011-2012 denboraldirako helburua beteko ote duen jakiteko. Azkenean txuribeltzek helburua bete dute bai, baina inolaz ere denboraldi hasieran zehaztu zutena. Irungo taldearen asmoa Bigarren A Mailara igotzea zen, edo gutxienez igotzeko promozioa jokatzea; hori ez, eta osta-osta ekidin dute jaitsierako promozioa, azken partida arte ezin izan dute dute, gainera. Atzo Iruñan berdindu zuten txuribeltzek (1-1); Eslavak sartu zuen Osasunaren gola (59. minutuan), eta Eneko Romok irundarrena (71.ean, penaltiz). Ehundaka zale hurbildu ziren Taxoarera, uniondarrak animatzera. Sei talde zeuden postu bakarra saihesteko borrokan: Zamora, Palencia, Torrelavegako Gimnastica, Sanse, Osauna B eta Real Union. Hiru eskal taldeek bi puntuko aldea zuten Torrelavegarekiko eta puntu batekoa beste biekiko. Berdinketa ona zen hirurentzat. Gainera, Unionek eta Osasunak elkarrekin jokatzen zuten, eta Real B beste talde gipuzkoar batekin lehiatu behar zen, ezer jokoan ez zuen Eibarrekin. Hirurek berdinketa behar eta hirurek berdindu zuten. Seietatik salbatzeko aukera gutxien Gimnasticak zuen —45 puntu zituen, Palenciak eta Zamorak 46, eta hiru euskal taldeek 47—, baina bere partida irabaziz gero salbatzeko aukera asko izango lituzke, beste bostetatik batek behintzat huts egitea erraza litzatekeelako. Eta hala izan zen, irabazi gabe ere salbatu ziren santandearrak, berdinduta, Palenciak galdu zuelako. Palenciarentzat izan zen inork [...]

admin
Bidasoa
2012/05/14

Azken partida arte itxaron behar izan du Real Unionek 2011-2012 denboraldirako helburua beteko ote duen jakiteko. Azkenean txuribeltzek helburua bete dute bai, baina inolaz ere denboraldi hasieran zehaztu zutena. Irungo taldearen asmoa Bigarren A Mailara igotzea zen, edo gutxienez igotzeko promozioa jokatzea; hori ez, eta osta-osta ekidin dute jaitsierako promozioa, azken partida arte ezin izan dute dute, gainera. Atzo Iruñan berdindu zuten txuribeltzek (1-1); Eslavak sartu zuen Osasunaren gola (59. minutuan), eta Eneko Romok irundarrena (71.ean, penaltiz). Ehundaka zale hurbildu ziren Taxoarera, uniondarrak animatzera.

Sei talde zeuden postu bakarra saihesteko borrokan: Zamora, Palencia, Torrelavegako Gimnastica, Sanse, Osauna B eta Real Union. Hiru eskal taldeek bi puntuko aldea zuten Torrelavegarekiko eta puntu batekoa beste biekiko. Berdinketa ona zen hirurentzat. Gainera, Unionek eta Osasunak elkarrekin jokatzen zuten, eta Real B beste talde gipuzkoar batekin lehiatu behar zen, ezer jokoan ez zuen Eibarrekin. Hirurek berdinketa behar eta hirurek berdindu zuten.

Seietatik salbatzeko aukera gutxien Gimnasticak zuen —45 puntu zituen, Palenciak eta Zamorak 46, eta hiru euskal taldeek 47—, baina bere partida irabaziz gero salbatzeko aukera asko izango lituzke, beste bostetatik batek behintzat huts egitea erraza litzatekeelako. Eta hala izan zen, irabazi gabe ere salbatu ziren santandearrak, berdinduta, Palenciak galdu zuelako. Palenciarentzat izan zen inork nahi ez zuen hamaseigarren postua, jaitsierako promozioa jokatzera behartzen duena. Besteentzat denboraldia bukatu da, baina batzuek, Real Unionek haien artean, datorren denboraldiari begira lanean jarri beharko dute, atzo bukatu zenarekin antzik izan ez dezan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.