Ereintzak Zilarrezko Mailara igotzea lortu du
Bigarren aukerara itxaron beharrik gabe, lehenengoan lortu zuen Zilarreko Mailara igotzeko txartela Ereintza Eskubaloi Taldeak; ozta-ozta lortu ere: Pan Moguer talde andaluziarrari gol bateko errentarekin gailendu zitzaion larunbatean, 28-27. Gol hori ...
Bigarren aukerara itxaron beharrik gabe, lehenengoan lortu zuen Zilarreko Mailara igotzeko txartela Ereintza Eskubaloi Taldeak; ozta-ozta lortu ere: Pan Moguer talde andaluziarrari gol bateko errentarekin gailendu zitzaion larunbatean, 28-27. Gol hori nahikoa izan zen, baina, igoera eskuratzeko, eta datorren urtean lehen aldiz, Zilarrezko Mailan jokatuko du.
Azken fase hori jokatu zuten lau taldetik hiru sailkatzen ziren, eta Ereintzarekin batera, Amenabar eta La Roca igo dira. PAN Moguer geratuko da datorren urtean Lehen Nazional Mailan.
Larunbatean festa lehertu zen Galtzarabordako kiroldegian, eta herritarrek Ereintzak egindako deialdiari erantzun zioten, kiroldegia dena beteta.
Behin igoera poltsikoan zeukatela jokatu zuten hurrengo egunean finala Amenabar taldearen kontra. Ezin izan zuten asteburua erabat biribildu, 27-25 galdu zutelako. Hala ere, pozik dira bai jokalariak, entrenatzaileak, zuzendaritza eta jarraitzaileak ere, mailaz igotzeko ametsa lortu baitute.

