Datorren larunbatean Zaisa Irun Lehen Mailako taldea izan daiteke
Lehen urratsa eman du Zaisa Irun Rugby Taldeak. Finalerdietan Fenix RC Aragoiko Ligako txapelduna kanporatu eta gero, atzo eguerdian jokatu zuten Espainiako Lehen Mailara igotzeko finaleko lehen partida, Bilboko Universitario-ren kontra. Bizkaiko hiriburuko El Fango errugbi zelaian izan zen partida, eta emaitza ezinhobea irundarrentzat: 17-18. Lehen zatian urduri irten ziren irundarrak, eta euren akatsak ondo baliatu zituzten bilbotarrek markagailuan abantaila hartzeko. Atsedenaldian Universitario zen aurretik. Bigarren zatian beste aurpegi batekin zelairatu ziren irundarrak, eta Oinatz Mitxelenaren entsegu batekin hasi ziren markagailuari buelta ematen. Lehen zatian Universitario nagusi izan bazen, bigarren zatia Zaisa Irunena izan zen; azken emaitzak irekita utzi du kanporaketa. Datorren larunbatean erabakiko da, Plaiaundin. Etxekoek galtzen ez badute, helburua bete eta 2012-2013 denboraldia Lehen Mailan jokatuko dute beltzek. Fenixek kontra bezala, zaleen berotasuna alde izango du Zaisa Irunek.
Lehen urratsa eman du Zaisa Irun Rugby Taldeak. Finalerdietan Fenix RC Aragoiko Ligako txapelduna kanporatu eta gero, atzo eguerdian jokatu zuten Espainiako Lehen Mailara igotzeko finaleko lehen partida, Bilboko Universitario-ren kontra. Bizkaiko hiriburuko El Fango errugbi zelaian izan zen partida, eta emaitza ezinhobea irundarrentzat: 17-18. Lehen zatian urduri irten ziren irundarrak, eta euren akatsak ondo baliatu zituzten bilbotarrek markagailuan abantaila hartzeko. Atsedenaldian Universitario zen aurretik.
Bigarren zatian beste aurpegi batekin zelairatu ziren irundarrak, eta Oinatz Mitxelenaren entsegu batekin hasi ziren markagailuari buelta ematen. Lehen zatian Universitario nagusi izan bazen, bigarren zatia Zaisa Irunena izan zen; azken emaitzak irekita utzi du kanporaketa. Datorren larunbatean erabakiko da, Plaiaundin. Etxekoek galtzen ez badute, helburua bete eta 2012-2013 denboraldia Lehen Mailan jokatuko dute beltzek. Fenixek kontra bezala, zaleen berotasuna alde izango du Zaisa Irunek.


