Dantza eta musika herrian, batailoiari esker
Ostiralean hasi eta atzo arte, dantza eta musika entzun eta ikusteko aukera izan da herriko hainbat txokotan. Ugaldetxoko lokaletako kideek antolatuta, hirugarren Dantza Batailoia egin dute. Ostiralean, kabareta izan zen Doneztebe plazan, haurrentzak...
Ostiralean hasi eta atzo arte, dantza eta musika entzun eta ikusteko aukera izan da herriko hainbat txokotan. Ugaldetxoko lokaletako kideek antolatuta, hirugarren Dantza Batailoia egin dute.
Ostiralean, kabareta izan zen Doneztebe plazan, haurrentzako tren berdearekin batera. Larunbatean eta igandean, berriz, eskolen eta emanaldien txanda izan zen. Jende dezente hurbildu da guztietara.

