Trainerillen liga, asteburuan Getarian eta Orion
Gipuzkoako Trainerilla Ligako bi estropada jokatuko dituzte gaur eta bihar Oarsoaldeko eta Bidasoko ontziek. Gaur, 16:30etik aurrera, Getarian lehiatuko dira trainerillak, eta bihar 10:00etatik aurrera egingo dute puntuengatik borroka. Ligaren barruko seigarren eta zazpigarren estropadak dira, hurrenez hurren. Ligako azken estropada hilaren 19an jokatuko dute Mutrikun: estropada hori Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen estropada izango da aldi berean, Mutrikun banatuko dituztelako herrialdeko txapelak hurrengo egunean, hilaren 20an, 10:30etik aurrera.