Kabia jendea hartzeko prest
Atzo arratsaldean inauguratu zuten Kabia Espazio Kolektiboa Pontikako aparkalekuan. Gune horrek jendearen arreta piztu zuen, eta espero baino herritar gehiago hurbildu ziren. Guztien harridurarako, ordea, oraindik ez zeuden guztiz bukatuta karpa estaltzeko lanak, baina programatutako ekintza guztiak egiteko moduan dira. Mokadutxoarekin inauguratu zuten egitura, eta ondoren, proiektuaren atzean dauden talde eta herritarrek hartu zuten hitza. Arkitektura Kolektiboak sustatzaileak izan ziren mikrofonora gerturatu ziren lehenak. Pontikako egitura hori “abiapuntua” besterik ez dela azaldu zuten hiri osoan hedatuko den mugimendua biltzeko. Dagoeneko hainbat lantalde eta proiektu martxan daudela gaineratu zuten. Hala ere, beste hainbat ere egin daitezkeelako herritarrak parte hartzera animatu zituzten. Proiektu horietako batzuk azaldu zituzten, ondoren, lantaldeetako kide batzuek. Teknologia lantaldeak, adibidez, jakinarazi zuen, dagoeneko Kabia sarean dagoela. Edonork erabiltzaile bat sortu ahal izango du, eta parte hartu. “Proiektu bakoitzak bere fitxa izango du, eta proiektu horren gainean eztabaidatu ahal izango da”. Agenda bat ere sortzekotan direla adierazi zuten. Teknologiaren alde soziala landuko dutela esan zuten, “gizarte eraldaketarako tresna bezala”. Hala nola, guifi.net sarea, software librearen gaineko hitzaldi eta tailerrak eta beste hainbat proiektu egitekotan dira. Kultura lantaldetik, hala nola, musikan lan egiten ari dira, eta kontzertu eta jam session-ak antolatuko dituzte, alegia, musika inprobisazioak. Inprobisazio horiek bertsolaritza eta artearen [...]
Atzo arratsaldean inauguratu zuten Kabia Espazio Kolektiboa Pontikako aparkalekuan. Gune horrek jendearen arreta piztu zuen, eta espero baino herritar gehiago hurbildu ziren. Guztien harridurarako, ordea, oraindik ez zeuden guztiz bukatuta karpa estaltzeko lanak, baina programatutako ekintza guztiak egiteko moduan dira.
Mokadutxoarekin inauguratu zuten egitura, eta ondoren, proiektuaren atzean dauden talde eta herritarrek hartu zuten hitza. Arkitektura Kolektiboak sustatzaileak izan ziren mikrofonora gerturatu ziren lehenak. Pontikako egitura hori “abiapuntua” besterik ez dela azaldu zuten hiri osoan hedatuko den mugimendua biltzeko. Dagoeneko hainbat lantalde eta proiektu martxan daudela gaineratu zuten. Hala ere, beste hainbat ere egin daitezkeelako herritarrak parte hartzera animatu zituzten.
Proiektu horietako batzuk azaldu zituzten, ondoren, lantaldeetako kide batzuek. Teknologia lantaldeak, adibidez, jakinarazi zuen, dagoeneko Kabia sarean dagoela. Edonork erabiltzaile bat sortu ahal izango du, eta parte hartu. “Proiektu bakoitzak bere fitxa izango du, eta proiektu horren gainean eztabaidatu ahal izango da”. Agenda bat ere sortzekotan direla adierazi zuten. Teknologiaren alde soziala landuko dutela esan zuten, “gizarte eraldaketarako tresna bezala”. Hala nola, guifi.net sarea, software librearen gaineko hitzaldi eta tailerrak eta beste hainbat proiektu egitekotan dira.
Kultura lantaldetik, hala nola, musikan lan egiten ari dira, eta kontzertu eta jam session-ak antolatuko dituzte, alegia, musika inprobisazioak. Inprobisazio horiek bertsolaritza eta artearen mundura zabaldu nahi dituztela azaldu zuten. Gaur, hain zuzen, egingo dute lehen kontzertua Musikasterekin elkarlanean Odio eta Ke+da taldeekin, “Errenteriako rock memoria berreskuratzeko”. 23:00etan izango da Kabian.