Hitzaldiarekin hasi da Musikaste
Aurtengo Musikastek hasi du bere ibilbidea. Astebetez, euskal musikari errepasoa egin, eta batik bat lehengo musikarien musika entzun ahal izango da. 40. ekitaldi honetan gogoan izango dute Francisco Escudero konpositorea, bere jaiotzaren mendeurrena b...
Aurtengo Musikastek hasi du bere ibilbidea. Astebetez, euskal musikari errepasoa egin, eta batik bat lehengo musikarien musika entzun ahal izango da. 40. ekitaldi honetan gogoan izango dute Francisco Escudero konpositorea, bere jaiotzaren mendeurrena baita, eta gaur hain zuzen, Escuderori buruzko hitzaldiarekin inauguratu dute Musikaste. Itziar Larrinaga musikologoak eman du. Aurretik, Jon Bagues Musikasteren zuzendariak datozen egunetako egitarauaren berri eman du. Maddi Oihenartek ere parte hartzekoa zen.
Arratsaldean, Olatu Talkari egingo diote tartea 19:00etatik aurrera.
Bihar, berriz, eliz musika, txistularien kontzertua eta bandaren kontzertua izango dira 11:00etatik bazkal ordura arte.