Beloagako oroigarria inauguratu dute
Oiartzungo Nafarroako Konkistaren Astearen barruko azken ekitaldia egin dute gaur goizean. Lehenik, ekitaldia egin dute Gurutze auzoko pilotalekuan, eta ondoren Beloagako gaztelura joan dira parte hartzaileak, bertan oroigarri bat inauguratzeko. 200 bat herritarrek bat egin dute Nafarroa Bizirik taldeak egin duen deialdiarekin. Ondoko bi bideotan ikus daitezke gazteluaren gaineko xehetasunak, Nafarroa Bizirik-eko kideek nahiz udaleko Kultura zinegotziak emanak.