Txartelaren erabilera sarituko du merkatarien elkarteak
Laurak Bat-ek beren txartela erabiltzen dute bezeroak saritzeko kanpaina abituko du asteartean (hilak 15). 10, 20 eta 50 euroko sariak banatuko dituzte erosketak txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean. Sariak ordaintzeko unean lor daitezke. ...
Laurak Bat-ek beren txartela erabiltzen dute bezeroak saritzeko kanpaina abituko du asteartean (hilak 15). 10, 20 eta 50 euroko sariak banatuko dituzte erosketak txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean. Sariak ordaintzeko unean lor daitezke. Saritutako ticketak dagokion komertzioaren zigilua eramango dute beti, eta bezeroek, denda horretan bertan edo kanpainan pate hartzen ari den besteren batean aldatu ahalko du saritutako ticketa. Kanpaina ekainaren 20ra bitartean izango da martxan, eta bezeroek ekainaren 30era bitartean izango dute aukera ticketak produktuengatik aldatzeko.